Astekaria

 Deabruaren abokatua 

Aizpea Goenaga

“Herri honetan zure patata tortilla harro eta pozik saltzea ere ez dizute barkatzen”

Zinera joatea bakarrik egoteko ordaintzea den sasoiotan, ez al da aberasgarriagoa zine-zuzendariekin biltzea?

Sustrai Colina

Sustrai Colina


2190. alea
2009-06-28
alde 0    kontra 0
Aizpea Goenaga
(Dani Blanco)

Hollywood-eko gidoilariek greba egin zuten, zuek ez.

Zuzendariak bildu eta ETBrekin konbenio bat sinatu behar genuke. Ezin dira prezioak hausten diren bezala hautsi, eta lan-baldintza batzuk onartezinak dira. Baina nor konturatuko litzateke greban jarriko bagina?
 

Zuen patrikak!

Alde horretatik ni oso libre sentitzen naiz. Ez zait beti nahi dudana ateratzen, baina egin nahi ditudan lanetan ari naiz.
 

Euskararen ala zinearen alde?

Sukalde kontuak zine-zinea da, eta horrekin oso harro nago. Euskararen militantea naiz baina normaltasuna aldarrikatzen dut.
 

Aldarrikatzea saltzea da?

Hemen urtean film bat egiten da eta oscarrik irabazten ez badu kaka dela dirudi. Ni oso konbentzituta nago pelikularen balioaz. Baina herri honetan zure patata tortilla harro eta pozik saltzea ere ez dizute barkatzen!
 

Tortillak bezala eman dute buelta Jaurlaritzako poltronek. Dardarka zaude?

Gehiago ala gutxiago kostata, baina nik nirean jarraituko dut. Gutxiago kontratatzen nautela? Ez dut sekula jakingo gobernu aldaketarengatik ala krisiarengatik den.
 

Baina ez al zen industria oso bat mantendu behar?

Autogintza mantendu behar den bezala mantendu behar dira arte eszenikoak. Autoek mugikortasuna ematen digute, eta arte eszenikoek etxetik irten, eta momentu bat gozatu eta konpartitzeko aukera. Ez al dira biak beharrezkoak?
 

Ez esan zeu ere nire entretenimenduaz kezkatzen zarenik...

Entretenimendu hutsak ere badu bere funtzioa. Klasikoek liluratuta bukatu duen zenbat jende hasi da best seller-ak irakurtzen? Denetik behar dugu, denetik eta denontzat.
 

Ba euskal antzerkian komedia besterik ez dago.

Kontratatuko gaituen udaletxerik ez dagoen sasoi batean bizi gara, eta komediak tragediak bermatzen ez digun publiko minimo bat bermatzen digu. Ekonomiak agintzen du, ez dago besterik.
 

Berriz ere izango dira sukaldariak gure kulturaren enbaxadore!

Hasierako errezeloa lilura bihurtu zait. Industria baturik mantenduz mundu osoan lantzen den zerbaiten erreferentzia bihurtu dute herri hau. Euren lanaz oso sinetsita daude, eta ederki dakite saltzeak duen garrantzia. Ea noiz ematen diguten ikastaroren bat.
 

Besteen errekonbertsioan pentsatzea ondo dago, baina zu noiz erretiratuko zara?

Teloia gainera erortzen zaidanean!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia