Institut d’estudis Catalans akademiak egin du ikerketa (Informe sobre la situacio de la llengua catalana 2005-2007). Galerak Valentziaz gain, Rosellon eta Alguerren ere izan dira. Hego Katalunian gora egin du katalanaren erabilerak etxean. Laburrean ondokoak dira emaitzak: Kataluniako erdialdean: %80k baino gehiagok darabil katalana etxean. Aragoiko mendebaldeko eremuan: %60-80k. Kataluniako gune urbanoetan eta Balear irletan: %40-60 artean. Valentzian eta Andorran: %20-40k hitz egiten dute katalana etxean. Rossellon (Ipar Katalunia): %20k baino gutxiagok. Sardiniako Alguer hirian: %20k baino gutxiagok. Eremu pribatuan katalanak atzera egiteko arrazoiak bi dira batez ere: belaunez belauneko transmisioa etetea eta hainbat administraziok hizkuntzari etengabe trabak jartzea.
![]() | Onintza Irureta0000-00-00 |