Astekaria

 Deabruaren abokatua 

Joseba Arregi

“Sailburu hiru aldiz izan ondoren, Lehendakari edo Aita Santu izatea tokatuko litzaidake”

Batzuentzat, aitaren etxea abandonatu zuen traidorea. Besteentzat, gizarte aske eta irekiaren aldeko ahots ozena.

Irudia

Fermin Etxegoien


2189. alea
2009-06-21
alde 0    kontra 0
Joseba Arregi
(Iņigo Azkona)

Momentuz ez zaitugu inongo zuzendaritzatan ikusi. Aplikatu al dizute Irujok zioena: “Konbertsoak ilarara”?

Sailburu hiru aldiz izan ondoren, Lehendakari edo Aita Santu izatea tokatuko litzaidake...
 

Aitortu egia: ametsetan ere ez zenuen aldaketa gauzatzerik espero!

Ametsetan ez, kalkuluetan ordea bai, askatasunak –pentsatzeko askatasunak– leiho asko zabaltzen baititu.
 

Kalaka saioak jarraitzen badu, ez duzu izango Antiguedad, Soto eta gainerako delinqüenteen falta?

Agian euskaldungo anitzaren ordezkaritza orekatuagoaren oroi-mina izango dut. Eta ETAren biolentzia salatu nahi ez duen inoren falta ez dut sekula nabarituko.
 

Batzuetan ematen du pazientzia agortzear zaudela zurekin bat ez datozenekin.

Aitarengandik jenio dexente jaso nuen ondare, bizitzan lagungarri suertatu zaidana, eta ez dut hobetzeko asmorik... 

Ironiaz: nola lortzen dute zure lagun ez-abertzaleek espainiar nazionalismoan ez erortzea?

“Zozoak beleari ipurbeltz”: beste mundurik ez dela pentsatzen duenak berarekin du penitentzia nahikoa.
 

Jar dezagun musika apur bat lasaitzeko... Zein aukeratuko?

Franz Schubert-en Neguko Bidaia, edo Mozart-en Txirula Magikoa.
 

Liburu baltsamiko bat...

Rainer Maria Rilke-ren bi aipatuko dizkizut: Orduen Liburua eta Heriotzaren eta Pobreziaren Liburua.
 

Oraingoan batere ironiarik gabe esango dizut: euskal esentzialismoaren aurka hain ondo aritzen zara euskaraz, non eta euskalduntasunean sinesten ikaragarri laguntzen didazun...

Bere burua gurutzean hiltzera kondenatzen duen Jainkoan sinesten ez bada, gainontzeko sinesmen guztiak hobe ez gehiegi sinestea, sineskeria baitira.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 4# | harri zur | 2009-06-29 19:45:11

    Goiko bioi, zer erre edo jan duzue? Joxe Arregi zizurkildar ETAkidea eta Joseba Arregi andoaindar "Aldaketa"kidea ez dira pertsona bera. Joxe Arregi ez zuen GCak torturatu, PNak baizik. Eta hil egin zuten, ez dut uste Joseba Arregi.rengan reenkarnatu denik.

  • 3# | aloba | 2009-06-24 12:15:52

    Josebari esker sentitu ahal izan dugu batzuk euskal munduan bizi daitekeela ez bakarrik filoterrorista izan gabe baizik eta, baita, abertzale izan gabe ere. Aldiz, goian dauden erantzunak ikusita ez dakit espejismo hutsa ote den, gure burua engainatu nahi dugun eta abertzale ez garenentzat ez ote dagoen lekurik euskal munduan. Zergatik joan behar du beti lotuta euskaltzaletasuna goiko bezalako mezu nardagarriekin?

  • 2# | dedp | 2009-06-22 10:50:46

    bera gc tortuatru zuten eta hauek kentzeko eskatu beharrean heria torturatzen dutelako ,zer eta gc babesle galindoren eta GAL koen babesle

  • 1# | gopo | 2009-06-21 22:51:45

    honenak eztu izenik bera torturatu zutenak promozionatzen

Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia