Astekaria

 Txandan 

Entsalada

Bazen behin, barraskilo bat, letxua jaten ari zena. Goxoagoak zirelako, letxua barruko hostoak jaten ari zen. Halako batean, esku bat etorri, letxua hartu, txorrotaren azpian jarri eta barraskiloa bueltaka eta bueltaka hasi zen. Eta alde guztietatik ura erortzen zitzaion barraskiloari eta buelta eta buelta eta, halako batean, eskua hostoak botatzen hasi eta...: katapunbala! Entsaladara erori zen, tomatearen, atunaren eta patataren ondoan. “Barraskilo?! Baina zuk zer egiten duzu hemen?” esan zion eskuak. “Bada lasai, lasai letxua, jaten ari nintzen eta, bat-batean, entsaladara jausi naiz!” erantzun zion barraskiloak. “Beeeno, barraskilo; berriro baratzera eramango zaitut baina, hurrengorako, letxua kanpoko aldetik jan behar duzu; barrura sartu gabe. Bestela, esku bat etorri, letxua hartu eta entsaladan amai dezakezu. Eta hala, barraskiloa poz pozik itzuli zen baratzera”. Eta hala bazan, ala ez bazan, sar dadila kalabazan; eta atera dadila Abusuko plazan.   Bi gauean behin, alaba txikiari kontatzen diot ipuin hau. Eta egunero hau baino ipuin zatarragoak askotan entzun behar izaten ditugunez, zuretzat opari, irakurle.

Joseba Barandiaran

Joseba Barandiaran


2189. alea
2009-06-21
alde 0    kontra 0
Joseba Barandiaran


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia