Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
  • Hasiera >
  • Zientzia eta teknologia

2009-06-21 -- 2189.zenb

Joxerra Aizpurua

Indianako Unibertsitateko (AEB) Charles Horowitz fisikariak, hainbat simulazio informatiko eginez, ebatzi du pulsarren azala ezagutzen dugun edozein aleazio metaliko baino askoz ere gogorragoa dela.

Pulsarrak neutroizko izarrak dira eta euren ezaugarrien artean bi dira aipatzekoak batez ere: batetik, 700 bira segundoko edo handiagoa den errotazio-abiadura dutela, eta bestetik, koilaratxo batean sartzen den pulsar zatiak 100 milioi tonako pisua eduki dezakeela; zulo beltzak lirateke pisu handiagoa izango luketen bakarrak.

Emandako datuak teorikoak baino ez dira oraingoz, ezin izan baita neutroizko izar bat bertatik behatu, baina zientzialariek uste dute izar horietan dagoen espazio-denbora erlazioa guk ezagutzen dugunaren desberdina dela. Guztiz posiblea da hori, Einsteinen Erlatibitate Teoriak frogatzen duenez.

Joxerra Aizpurua

Muskerra

Sydneyko Unibertsitateko Richard Shine ikerlariak Bassiana generoko muskerrek kumeen sexua aukeratzeko duten ahalmenaren berri eman du. Jakina zen habiaren tenperaturaren arabera bi kromosoma eme duen enbrioitik kume arra jaio daitekeela, baina orain ikusi dute musker amak baduela beste bide bat kumearen sexua aukeratzeko.

Amak kume emea jaiotzea nahi duenean, jarritako arrautzaren gorringoa handixeagoa izaten da. Ikerlariak laborategian egin dituzten probetan baieztatu dute arestian esandakoa, nahiz eta oraindik arrautzaren gorringoaren tamaina erregulatzen duen mekanismoa ez ezagutu. Inkubagailu batean 16ºC-tan jarri zituzten arrautza batzuk eta 22ºC-tan beste batzuk. 22ºC-tan zeuden arrautzetan, gorringoaren tamainak ez zuen eraginik kumearen sexuan, baina bai, argi eta garbi, 16ºC-tan gordetakoetan.

Joxerra Aizpurua

Los Angelesen (AEB), Kaliforniako Unibertsitateko ikerlari talde batek 100 atomoko zabalerako haria duen nano-lanpara sortu du. Ez dago hura begien bistaz ikusterik, baina bai sortzen duen argia.
- http://ttiki.com/4130

Joxerra Aizpurua

Karbono dioxidoa eta metanoa dira berotegi-efektuan eragin handiena duten gasak. Joan den abenduan neurtutako datuen arabera, 2008an handitu egin zen bi gasen emisioa, hazkundea 2007koa baino txikiagoa izan bazen ere.
- http://ttiki.com/4131

Joxerra Aizpurua

Iguazuko parke nazionalean bizi diren kaputxino arre izeneko tximino batzuek, garrasien bidez, erne jartzen dituzte euren espeziekideak harraparien aurrean. Oraintsu jakin denez, ordea, batzuetan harraparirik ez dagoenean egiten dituzte garrasiok, euren kideak uxatu eta era horretan errazago lortzeko janaria.
- http://ttiki.com/4132

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan