Astekaria

 Txandan 

Nostalgia

Azkazalari sobratzen zaiona ere ez omen diote emango aurrez –edo ondoren, berdin dio– terroristatzat jotzen dituzten jarrerei. Zapaterok esan du BECen, idazten ari naizen gau honetan bertan, “indarkeria darabiltenek hainbat arinen eman behar diotela bukaera” edo osterantzean eurek emango diotela akabera “hainbat arinen”.   Aitak eta amak eta etxeko laurok betidanik entzun duguna behin eta berriro entzutea akigarria da duda barik, baina kontua da oraingoan bariante bat sartu duela presidenteak, urgentziarena, sano interesgarria.   Presa al dauka, bada, zerbaitetarako? Ur barik ez al zen geratzen ari, bada, arraina? Etsaiaren gorpua aurretik ez zitzaien pasatu behar laster?   Historia geldoa da, tristea normalean, eta are geldoagoa ematen du gainera politikariak azeleratzen direnean. Telebistan, lehiaketa musikal bateko finalean, 70eko edo 80ko hamarkada, zein izan ote zen oparoagoa bozkatu behar zuen ikuslegoak orain dela egun batzuk. Zein aukeratuko zenuke zuk, kontuan harturik ehuneko berrogeita hamarreko langabezia edukiko dugula laster gazteen artean? Ez bata ez bestea, seguruenik. Baina boteretsuak zu baino beldurtuago daude: amaieraz hitz egiten hasi dira hau berpiztu baino ez dela egin dirudienean.

Igor Estankona

Igor Estankona


2188. alea
2009-06-14
alde 0    kontra 0
Igor Estankona


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia