Astekaria

 Bero-beroan 

Europako Parlamentua antisozialagoa

Europako Parlamenturako hauteskundeak pasa dira. Orain boterea banatzeko ordua da. Lehen begiratuan badirudi eskuineko eta ultraeskuineko parlamentariak izango direla gehiengoa. Horien artean, ustelkeria barnean daramaten batzuek botere gehiago lortu dute. Nahiz eta neoliberalengandik oso urruti ez ibili, alderdi sozialista europarrek (sozialdemokraziaren adierazleek) boterea galdu dute. Eta ez dago haize berri eraginkor eraldatzailerik. Beraz, hemendik aurrera egingo diren politikak eta hartuko diren neurriak ez dira orain artekoak baino askoz diferenteagoak izango. Izatekotan, txarragoak. Antisozialak eta xenofoboak. Ikuspegi politikoari dagokionez, Europako Parlamentu berriak ez ditu Herrien interesak defendatuko Estatu handienak baizik. Azken horiek lehentasuna ematen diete euren interesei, Herri txikienen gainetik. Gure Herriak arazo ekonomiko eta sektorialak zuzenean negoziatu ezinda segiko du. Frantziako eta Espainiako Estatuen bidez egin beharko du. Zeini balioko dio Europako Parlamentuak? Urte hauetan, Bruselan, manifestazio ugari ikusi dugu; langileenak, arrantzaleenak, nekazarienak, siderurgia eta ontzigintzako langileenak, etorkinenak... 65 orduko asteko lanaldia proposatu ere proposatu zen. Parlamentuak erakutsi du merkatarien, Europa kapitalistaren eta antisozialaren zerbitzura dagoela. Kapitalismoaren kudeatzaileek milaka milioi gastatu dituzte beren lobbyek lan egin dezaten komisioetan. Eta dirua gastatzen segiko dute. Ez dute zerbitzatuko Europa soziala. Parlamentu berria antisozialagoa izango da. Hori bai, parlamentari bakoitzak, beste hainbat pribilegioz gain, 7.000 euro jasoko ditu hilero. Ez da harritzekoa abstentzioak irabazi izana.

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2188. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia