Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2009-06-14 -- 2188.zenb

Igor Estankona

Igor Estankona

Azkazalari sobratzen zaiona ere ez omen diote emango aurrez –edo ondoren, berdin dio– terroristatzat jotzen dituzten jarrerei. Zapaterok esan du BECen, idazten ari naizen gau honetan bertan, “indarkeria darabiltenek hainbat arinen eman behar diotela bukaera” edo osterantzean eurek emango diotela akabera “hainbat arinen”.
 
Aitak eta amak eta etxeko laurok betidanik entzun duguna behin eta berriro entzutea akigarria da duda barik, baina kontua da oraingoan bariante bat sartu duela presidenteak, urgentziarena, sano interesgarria.
 
Presa al dauka, bada, zerbaitetarako? Ur barik ez al zen geratzen ari, bada, arraina? Etsaiaren gorpua aurretik ez zitzaien pasatu behar laster?
 
Historia geldoa da, tristea normalean, eta are geldoagoa ematen du gainera politikariak azeleratzen direnean. Telebistan, lehiaketa musikal bateko finalean, 70eko edo 80ko hamarkada, zein izan ote zen oparoagoa bozkatu behar zuen ikuslegoak orain dela egun batzuk. Zein aukeratuko zenuke zuk, kontuan harturik ehuneko berrogeita hamarreko langabezia edukiko dugula laster gazteen artean? Ez bata ez bestea, seguruenik. Baina boteretsuak zu baino beldurtuago daude: amaieraz hitz egiten hasi dira hau berpiztu baino ez dela egin dirudienean.

hemeroteka

2187. zenbakia | 2009-06-07
2186. zenbakia | 2009-05-31
2185. zenbakia | 2009-05-24
2184. zenbakia | 2009-05-17
2183. zenbakia | 2009-05-10
2182. zenbakia | 2009-05-03
2181. zenbakia | 2009-04-26
2180. zenbakia | 2009-04-12
2179. zenbakia | 2009-04-05
2178. zenbakia | 2009-03-29

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan