Astekaria

 Bertso berriak 

Mendiguaizaletasunari jarriak

I Kritika denek autokritika behar dutela jakinda, bertso sorta bat jartzera noa bestela zeri ekin ba! Lehengo batean pentsatu nuen etxean egon ezinda goiza pasatu behar nuela mendi-buelta bat eginda barkatu, orain trekking da.   II Egia esan, ez naiz askotan mendian zehar ibiltzen. Baina Txindokin izan nintzela nola ia aspaldi zen, joan nintzen da iturrirako hasi nintzenez umiltzen, bertan eseri eta jendea hasi orduko hurbiltzen begira geratu nintzen.   III Jantzi galtzerdi erronbodunak, boten mihiari tira. Panazko galtzak, heltzen zirenak belaun nahiz zango erdira... Noiznahi gelditu eta zeudenak paisajeari begira txanoa eta zahatoarekin joaten zirenak mendira orain nora joaten dira?   IV Lehengo zahatoa gaur camelbaka edo gerrian botila. GPSaz fidatzen gara, zertarako harrespila? Hiru-lau barra energetiko... eta, patata-tortila? Bi bastoirekin goazen artean itsu-itsu tontor bila nork dakar urritz-makila?   V Txubaskeroa ordezkatu da termiko ta gore-texez. Windstoper-ez babesten gara ez berokiz ta ez jertsez. Burua bete dugu mendian aurki ez litekeen haizez... Ia mendira ateratzeko tarteka igande goizez jakin behar da inglesez.   VI Lehengoa nonbait paseoa zen oraingoa kirola da. Espero gabe nahi ez genuen hura gara beharbada. Euskaldun pijo moderatuak Himalayako modara. Ondorioa ez da hain zaila: portatzen garen erara martziano hutsak gara.   Doinua: “Saltarina da txepetxa eta”.

Aitor Sarriegi

Aitor Sarriegi


2187. alea
2009-06-07
alde 0    kontra 0
Aitor Sarriegi
(Nagore Legarreta)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia