Astekaria

 Bero-beroan 

Bahea

Irudia


2187. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Felix Etxeberria EHUko katedradunak iritzi artikulua plazaratu du Noticias de Gipuzkoan: "Gobernu aldaketaren ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak borondatea erakutsi du Euskal Herriko bi hizkuntza ofizialek tratu bera izan dezaten (...) Tratu berarekin euskarak diskriminatua izaten jarraituko du. Non dago diskriminazio positiboa hizkuntza ahularekiko? (...) PSOEk Katalunian eta Europako Parlamentuan onartzen ez duen zerbait onartzen du Euskadin PSE-EEk (...) Hizkuntza aukeratzeko askatasunari buruzko sozialisten eta ‘popularren’ arteko ituna zergatik ez da egiten Nafarroan?".

 

Miquel Strubell Universitat Oberta de Catalunyako irakasleak Gipuzkoaeuskara.net-en Kataluniako hizkuntz politikarako konstituzio esparruaz: "1979ko Estatutuarekin alderatuz, hizkuntzen auzia arautuago dago 2006ko Estatutuan (...) 2006ko Estatutuan, 17 artikulutan jorratzen da hizkuntzen auzia (...) Universitat de Barcelonako Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle Mar Aguilera Vaqués doktoreak honako ondorio irmo hau atera du: ez dago arau horien konstituzionaltasuna zalantzan jartzeko arrazoi juridikorik (...) Aguilera irakaslearen ondorioak aintzat hartuta, esan daiteke Konstituzio Auzitegiak Estatutuan hizkuntzei buruzko artikuluetan murrizketak egiteko epaia emango balu, epai hori, arrazoi juridikoen ondorio izan beharrean arrazoi politikoen ondorio izango litzatekeela. Murrizketa horiek gertatuko balira (eta ez dut horrelakorik aurreikusi nahi), baieztatu egingo lirateke Kataluniako prentsan argitaratutako zenbait filtrazio, epaia eman aurretik Konstituzio Auzitegian izandako eztabaidei buruzkoak".

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia