Astekaria

 Hiruko Txikian 

Antonio

Etxeberria zaldibiarra, Gipuzkoako goierritarra. Berrogei bat urte badira ezagutu nuela, banku bateko langile. Abegitsua, hitzekoa. Hogei bat urtez ez genuen izan elkarren berri, Agiñako Pellok zubiarena egin zigun arte. Antonio, Milaren eta Maloresen aita, Ekiren eta Itsasoren aitona. Gure laguna. Egañak begirune handiz Lazkao Txikiri kantatutako hura egokia iruditzen zait Antoniorentzat: txikian handi. Behetik gorako bidean onduak, amuarrainak kutizi erreka gora egin zuen haien bila. Ahalik eta azkarren, ahalik eta lasterren labaintzartu arte bizitzen ohituak, eguraldiaren petralari paso eta erreka emaritsura egin zuen, nahi gabean goitik beherantz amilduz bere azkena eman arte, hain maitea zuen inguruan. Bertan, nekez aurkituko dugu norbait Antoniorengandik zerbitzurik jaso gabekoa. Horretarako begi apartekoa, ez zuen inoren eskakizunaren beharrik besteengan beharrak ikusteko, eta jokoa aurreikusten duen jokalariaren antzera aurrea hartuko zuen laguntza bideratuz eta gauzatuz trukean ordainik espero gabe. Ez da makala utzi digun mezua, gaitza, norbaitek bidean gauza bilakatu nahi bailuke. Begi argitsuaz gain, Txindokiren adinako jendetasuna da behar. Ainitz maite duenak, ainitz ......... du.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2187. alea
2009-06-07
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia