XVIII. eta XIX. mendeak jokoan

Nagore  Irazustabarrena

Nagore Irazustabarrena


2009-05-31
Empire: Total War bideojokoa.
Empire: Total War bideojokoa.

Historian oinarritzen diren bideojokoen artean Erromatar Inperioaren eta Bigarren Mundu Gerraren ingurukoak dira nagusi. Bada, oraintsu argitaratu diren bi jokok XVIII. eta XIX. mendeko Europako gatazkak dituzte oinarri. Empire: Total War jokoak XVIII. mendeko gerrak biltzen ditu, baina elementu militarrez gain, politika, diplomazia eta ekonomia ere kontuan hartzen ditu. Commander: Napoleon at war jokoa, aldiz, Napoleonen kanpaina militarrei buruzkoa da. Joko horretan, gatazken baldintzak benetako datu historikoetan oinarrituta daude.

 


Argia.com 2012