Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2186. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Kantu eta Hitza zikloaren baitan, Rafa Ruedak kontzertua eskainiko du hilaren 28an Iruñeko Erraldoien Txokoan. Ekainaren 4an Pier Paul Berzaitz ariko da leku berean, 11n Miel Otxin, 18an Zura eta 25ean Petti. Emanaldi guztiak 20:30ean hasiko dira.

 

Kukai dantza konpainiak Soka kale ikuskizuna estreinatu zuen iragan astean, Leioako Umore Azokan. Jon Maya dantzari eta koreografoak zuzendu du Kukairen aurreneko kale ikuskizuna.

 

 

Joxan Ormazabalek sei urtetik gorako haurrei zuzendurik dagoen Hitz eta zaunka liburua (Elkar) plazaratu du. Jose Belmontek egin ditu liburuko marrazkiak. Ezusteko gertaera baten ondorioz, zaunka egiten hasiko den ehiztariaren eta hizketan hasiko den zakurraren istorioa kontatzen du liburuak.

 

Joaquim Mir margolari kataluniarraren 80 obra bildu ditu Bilboko Arte Eder Museoak, Joaquim Mir. Erakusketa Antologikoa 1873-1940 izenburupean. Uztailaren 26ra arte izango dira ikusgai.

 

 

Set talde bermeotarrak bere lehenengo lana kaleratu du: Hoy es siempre todavía (Baga Biga).

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia