2009-05-31 -- 2186.zenb
Antartikaren mendebaldean dago 2.000 kilometro inguruko luzera duen Filchner-Ronne harrizko plataforma; bertan, izotzak 2.500 metroko sakonera du. Berotegi-efektuaren eraginez izotz-plataforma hori eta antzekoak urtzen ari dira une honetan, eta horrek itsas mailaren hazkundeari buruzko hipotesi ugari eragin ditu zientzialarien artean.
Orain arte egindako azterketa gehienek 5-7 metro bitarteko igoera aurreikusten dute, baina Bristol Unibertsitateko (Erresuma Batua) Jonathan Bamber-en lan-taldeak Science aldizkarian argitara eman duen artikuluan, itsasoaren batez besteko igoera 3,3 metrokoa izango dela diote. Ur metaketarik handiena Ipar Amerikan eta Ozeano Indiarrean gertatuko litzateke, batez ere Lurraren biraketa-ardatza aldatu egingo litzatekeelako izotza urtzearen ondorioz.
John Grunsfeld eta Andrew Feustel astronautei egokitu zaie Hubble teleskopioan behar diren konponketak egitea, gutxienez beste bost urte irauteko. Hiru lan burutu behar izan dituzte horretarako.
Batetik, STIS espektrografoa konpontzea. STIS zulo beltzak detektatzeko eta exoplaneten kanpoko atmosfera aztertzeko erabiltzen da, eta 2004tik matxuratuta dago.
Bestetik, ACS kamera berritzea. Irudiak transmititzeko funtzioa du ACSk, baina 2007tik ez du ezer emititu. Ia kamera osoa berritu dute, baina bereizmen handiko zatiak matxuratuta segitzen du.
Azkeneko lanak bateriak berritzea, teleskopioaren orientazioa gidatuko duen hargailua ordezkatzea eta estalki termiko berria jartzea izan dira. Amaitu ondoren, Atlantis espazio-ontzitik bereizi eta bere orbitan kokatu da Hubble berriz. Gauzak ongi, Atlantis maiatzaren 22an izango da Lurrean.
Panamako baso tropikalean dauden zuhaitz batzuen haziek 30 urte iraun dezakete landarea jaio aurretik. Datuak izugarri harritu ditu zientzialariak, orain arte uste zena baino hamar aldiz gehiago baita. Merkataritza-landaketan bide berriak zabal ditzake honek.
- http://ttiki.com/3557
Animalia eta landare ugarik aldatzen dute beren kolorea inguruaren arabera. AEBetako Sandiako Laborategi Nazionaleko ikerlari batzuek uste dute zenbait material sintetiko erabilita haien kamuflaje-sistema bera eduki dezaketela jantziek.
- http://ttiki.com/3558
AEBetako MIT institutuko ikerlari talde batek, birusak genetikoki eraldatuz, litio-ioi bateria baten borne positiboak eta negatiboak eraiki ditu. Honek, batez ere, bateria kargagarrietan izan ditzake aplikazio garrantzitsuak.
- http://ttiki.com/3559
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa