Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2009-05-31 -- 2186.zenb

Jakoba Errekondo

Kurkuma

Guretzat perrexila, Petroselinum crispum, edota baratxuria, Allium sativum, direnak baino eltze gehiagoko burruntzalia da Indian kurkuma, Curcuma longa. Paisaia da kurkuma, kultura. Naturan ez dute kurkumarik ezagutzen, denak etxekotutakoak dira, zenbat eta zenbat, ordea... Bertako kultura izanik, ezkontza eta antzeko errito eta funtzioetan nahi eta nahiezkoa da.

Sariak, saretzeko jantziak, kurkuma hautsarekin tindatzen dituzte. Zein eratara maneiatzen denaren taxuko margoa emango dio ehunari: inguru alkalinoan gorri bizia eta azido artean horia. Gorritik horira artekoak dituzte beren kolore.

Osasunari begira, adinekoen buruko egoera hobetu eta zahartzeari aurre egiten laguntzen omen du. Kurkuma sustraia ehota, hautsa baliatzen dute eta kurrian hartzen dute. Kurkuma gorputzak ez du, nonbait, erraz bereganatzen. Lan hori samurtzeko piperbeltzarekin nahasten dute, horra kurriaren oinarria. Espezia nahasketa horrekin gozoak ez diren beste jaki ia denak gozatzen dituzte. Bangaloreko mediku eskolan egindako ikerketa batek argitu du jakinduria gastronomiko zahar horren kakoa: piperbeltzarekin nahasita kurkuma osasuntsua %2.000 gehiago hartzen du gorputzak.

Mundu hartan ikerketa ugari burutzen ari da, gaitasun horiek frogatu eta gastronomian, kosmetikan... haren erabilera sustatzeko. Gustuko ez dituzten biloak kendu, larmintzari aparteko distira eman, hanturak baretu eta kaltegarriak izan daitezkeen bakterioak eta abar urrutiratzeko, azalean kurkuma orea gozo ematen dute emakumeek. Eguzkiaren erredurarik ez izateko, gero eta maizago ikusten da babes kremen etiketetan. Automobilaren irradiagailuko jario-txuloak ixteko likidoaren osagai nagusia da. Baratzean bazterren batean ere hor izango dute, inurriak uxatzeko.

Jakoba Errekondo

Zumarra

Zumarra lehengo mendean galdua dugu. Atzo. Duela 30en bat urte. Ceratocystis ulmi onddoak eta Scolytus generoko kakalardoek elkar hartuta, zumardi ederrik eraitsi zuten, galanki. Agonia aspaldi entzun bazen ere, zumarren gorpu-lorra ez da amaitu. Han hemen bizi da aleren bat. Erlikiak. Guda honetan iraun duten ale bakanok ezkutatzen diren habia-lubakien berri jakiteko loraldia seinale. Lorea ezin gordeaz abiatzen du zumarrak urtea eta nabarmen. Agertu behar eta dotore. Zuhaitzen loraldietan dotoreenetakoa.

10

Jakoba Errekondo

Hamar urtez irauten du chuñu-ak. Hitz arraro hau inka da, Peru eta Bolivia artekoa. Patata mantendu eta iraunarazteko era bat da chuñu-a. Patatak lurretik atera, kanpoan, hotzetan jelatzen utzi eta ondoren zanpatu egiten dira. Eman duen zukua erabat lehortu, deshidratatu eta eho egiten da. Tunta ere deitzen zaio. Aymarek patata izoztuari qhachu chuñu deitzen diote. Gaur egun ere, begirune handia diote jaki bikain horri.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan