Astekaria

 Bero-beroan 

Euskaltegiak eta Euskara Zerbitzuak kexu Nafarroan

Euskarazko hedabideek hartu zuten protagonismoa duela hilabete batzuk, zoritxarrez. Diru-laguntzak 10.000 euroren azpitik utzi zituen Nafarroako Hezkuntza Kontseiluak. Orain euskaltegiak eta Euskara Zerbitzuak dira kezkatuta daudenak. AEK-ko eta IKAko arduradunek publiko egin dute kezka, hauxe esanez: “Inor gutxik espero zuen aurreko hizkuntza politika erabakitzen zuen kontseilariaren diskurtsoa Xabier Azanza Euskarabideko zuzendariak bere hain azkar egitea”. Aurten, Nafarroako Gobernuak 309.000 euroko laguntza eman die IKA eta AEKren euskaltegiei, 2001ean baino %40 gutxiago. Euskara Zerbitzuak, Fernando Pèrez de Viñaspre Hizkuntza Politikarako buru zen garaian, diru-laguntzak 700.000 euroren inguruan ibiltzen ziren. Pedro Pegenauteren garaian, 2005ean, kopuruak ia erdira jaitsi ziren. Euskarabidea sortzearekin batera kopuruak gora egin zuen 500.000 eurora. Orain, 297.000 euro jasoko dituzte Euskara Zerbitzuek. Laguntza horrekin kinka larrian egongo direla azaldu dute Euskara Zerbitzuetako arduradunek.

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2185. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia