Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-11 16:50:33
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2009-05-24 -- 2185.zenb

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza

Berrogei urte. Banaka igarotakoak. Ikastaldika. Herri Urratsek erdia gehi bost, hogeita bost. Hala dut uste. Urteka. Eta urtean behin bestela ikusten ez ditugun lagunak agurtzeko parada. Aurten ere, laurogeitik hirurogeita hamarretik baino gertuago dauden batzuekin egoteko aukeran izan gara, herritik autobusez etorritakoak. Eta txosnatan, lanean alerik galdu ez dutenak. Anonimoak ez diren militanteak. Ez legoke gaizki omenalditxo bat antolatzea ezagutzera emateko, argira ekartzeko ezinbesteko militantziak jarraipena izan dezan. Izan ere, zientotik gorako hauei zor diegu praktikan ekimenaren arrakasta, publikoki gutxi batzuek ordezkatzen duten hori. Eta ez litzateke motibazio txikia izango lehen ikasle eta orain guraso direnentzat aurrean duten bidea egiteko kemena har dezaten. Ereduak hor ditugu, lehen seme-alabak eta orain bilobak Seaskan dituztenak, Senpereko lakuaren inguruan urtean behin hutsik egin gabe lanean aritutakoak. Nik nire motzean badut dozena bat buruan, eta luzean ibilitakoek osatu lezakete errexki taldea, ehun azietaz berdindu ez litzatekeena. Ederra izan liteke, Ur-Hegiako bipak horiek zerbizatzen ikustea. Historikoa, beharrezkoa bere utopikoan.

hemeroteka

2184. zenbakia | 2009-05-17
2183. zenbakia | 2009-05-10
2182. zenbakia | 2009-05-03
2181. zenbakia | 2009-04-26
2180. zenbakia | 2009-04-12
2179. zenbakia | 2009-04-05
2178. zenbakia | 2009-03-29
2177. zenbakia | 2009-03-22
2176. zenbakia | 2009-03-15
2175. zenbakia | 2009-03-08

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan