2009-05-24 -- 2185.zenb
Alvaro Hilario Pérez De San Román
Maiatzaren 7an hasi ziren, Argentinako Santa Fe probintzian, azken diktadura militarrean (1976-1983) gizateriaren aurka egindako krimenak epaitzen. Berrogei bat pertsona daude auziperatuta –gehienak militar eta polizia ohiak– bahiketak, oinazeak, hilketak eta hildakoen seme-alaben lapurretak leporatuta. Lekukoen eta akusazioaren abokatuen kontrako mehatxuak ugaldu egin dira azken asteotan.
Bilbotarra, Garapenaren eta Hezkuntzaren Psikologia irakasten du Donostian, EHUn. “Maistra, psikologoa, psikomotrizista”, hiru hitz bere burua aurkezteko. Psikomotrizitateaz hitz egin dugu berarekin hain zuzen, arlo horretara bideratuak baititu indarrak. Kexu bat beraren ahotik: gure gizarteak ahaztua du gorputzaren garrantzia.
Richard Wayne Etulain amerikano baten semea da. Aita, Sebastian Etulain, Nafarroako Eugin jaio zen, eta Ameriketara emigratu zuen 1920ko hamarkadan. Haren semeak ez du aitaren emaria ahaztu. Duela hilabete batzuk EHUra etorri zen ikastaro bat ematera. Etulaindarren haziak bizirik dirauela ikusteko aukera izan genuen.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa