Astekaria

 Bero-beroan 

Seaskak hitzarmena egin du Hezkundearekin

Pozik da Seaska Frantziako Hezkunde Nazionalarekin lortu duen hitzarmena dela-eta. Ondokoak dira lotutako gaiak: batetik, hiru urtean lehen mailarako hamaika irakasle gehiago emango dizkio Hezkundeak Seaskari. Bestetik, juridikoki eskola gisa aitortuak direnak ikastola moduan aitortzea lortu dute. Bestetik, ikastola berriak irekitzeko prozedura abian jartzen du akordioak, eta azkenik, frantsesarekin eta matematikarekin egin den bezala, irakaskuntza eredu desberdinetan euskararen kalitatea neurtzeko tresna izango da. Igandean, Herri Urratsen hasieran, honela mintzatu zen Paxkal Indo Seaskako lehendakaria: “Negoziazioak bururatu ditugu. Ez da erraza izan. Aturritik gora bizi diren jende horiek ez dira gu bezalakoak eta gauzak mila aldiz azaldu behar zaizkie konpreni ditzaten eta hala ere ez naiz segur konprenitu duten”.

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2184. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia