Hogeita bost urte

I Laurogeita lau urte mendeak Athletic ta Barcelona Kopa finala, Endikan gola, suturikan Maradona. Bertso jartzeko iruditu zait oso aitzakia ona zer aldatu da, zer ez hainbeste, garai haietatik hona?   II Gaur ez bezala lehendakaria nazionalista nabarmen oker ez banaiz, artean izan, “Garaiko”n garaiak ziren. Alderdiak “krak”, bi ziren ez bat denbora asko baino lehen zeuk erabaki maiz Historia ispilu jolas bat ez den.   III Apalak ziren solterotzako despedida-afariak txikiteroak eta herriko “xelebreak” ugariak… Besterengatik ari naiz baina orduan bertsolariak janzten genitun zapata beltzak eta galtzerdi txuriak.   IV Pilota ez zen gaur bezain sarri ailegatzen pantailara. Gure begiak ez ziren ohitzen bolidoen abailara… Orain “ñakua Bengoetxeak!” “Si! Si! Hamilton se para!” lehen bezalaxe, igual gehiago, bi komunitate gara.   V Ohituak geunden ETB eta ETB-2a ikusten agintariek hara nolako trikimailuak dituzten sekula ere izan al ditu akuilu batek bi ezten? euskarazkoai bata erantsiz pareko jarri zituzten.   VI Neu ere asko aldatu naiz bai, ta nor ez mende laurdenez? Gorputza asko, burua maixko, esperientzia ta senez. Ilea neukan, gaur bezalatsu, soldaduzkan nengoenez… aldaketa bat, hoberakoa egin dugu zorionez.   Doinua: “Pello Joxepe”.

Andoni Egaņa

Andoni Egaņa


2009-05-17
Andoni Egaņa
(Maddi Soroa)


Argia.com 2012