Astekaria

 Txandan 

Churchill...

Churchill, Kennedy eta Obama...   Churchillek erabaki zuen, 1911n, Britainiar Itsas Armada ahalguztidunaren oinarrizko erregaia aldatzea, ordurarteko ikatza alboratu eta petrolioaren aldeko apustua eginez. Erabaki hura ez zuen Churchillek hartu Erresuma Batuko ikatza amaitzear zegoelako, Britainiar Inperioak Ekialde Ertaina mendean zuelako baizik. Horretarako sortua zen, 1909an, Anglo Persian Oil Company enpresa.   Ehun urte geroago, Barack Obamak Steven Chu fisikaria (1997ko Nobel Saria) izendatu du Energia Idazkari, Amerikako Estatu Batuetako ezagutza eta ikerkuntza sare guztia energia berrien garapenaren alde jarri dezan. Kennedyk bere garaiko belaunaldi osoa ilargiratze bidean mobilizatu zuen bezala, Obamak zientziarik eta teknologiarik aurreratuenak jarri nahi ditu energia iraunkor eta berriztagarrien mesedetan.   Churchillek ez zuen petroliorik estreinako erabili, ez Kennedyk ilargirik aurkitu, ezta Obamak energia berririk asmatu ere. Baina petrolioaren, aeronautikaren zein berriztagarrien historian, nork bere aldarea izango du.

alde 0    kontra 0
Amatiņo


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia