Psycho

Psycho filmaren amaierako irudiak
Chicago (AEB), 1959. Robert Bloch idazleak Psycho nobela idatzi zuen, Ed Gein hiltzaile ezagunak urte batzuk lehenago burututako izugarrikerietan inspiratuta. Gein 1957an atxilotu zutenetik Alfred Hitchcock-ek hiltzaileari buruzko filma egiteko gogoa zuen eta, nobela irakurri bezain pronto, gidoia ikusi zuen bertan. Ordurako zinegile ezaguna zen, eta bere izena emanez gero garesti aterako zitzaizkion nobelaren eskubideak; baina bere nortasuna ezkutatu eta merke erostea lortu zuen, 9.000 dolarren truke.

Britainiar zuzendaria Paramount etxeari lotuta zegoen garai hartan. Baina haiek ez zuten Hitchcocken erabakia sustatu; oso aurrekontu txikia eskaini zioten, istorioa higuingarria eta zinemara eramateko desegokia zela argudiatuz. Ia diru guztia bere poltsikotik ipini behar izan zuen zuzendariak. Kostuak murrizteko, filma zuri-beltzean errodatzea erabaki zuen. Bete-betean asmatu zuen: hainbeste miresten zuen Clouzot-en Les Diaboliques filmeko giro tetrikoa lortu zuen eta, besteak beste, dutxako eszena ezagunari odol gorriaren morbo erraza kendu zion (txokolatea erabili zuen odola ordezkatzeko).

Blochen nobelako Norman Bates 40 urtetik gorako gizon alkoholiko eta gizena zen. Hitchcockek alkoholik edaten ez zuen 25 urte inguruko gazte argal eta dotore bihurtu zuen; hala, auzoko edozein gaztetzat hartuko zuten ikusleek, eta Batesen izaera psikotikoen arteko aldea nabariagoa eta ustekabekoagoa izango zen.

Psycho 1960an estreinatu zuten. Arrakasta handia lortu zuen eta kultuzko film bilakatu zen berehala. Benetako Ed Geinek bezala, Norman Batesek amarengandik tratu txar emozionalak jaso zituen txikitatik, eta ama-semeen arteko menpekotasun harremana muturrekoa izan zen errealitatean nahiz fikzioan. Biak hala biak, Ed Gein zein Norman Bates, isolatuta bizi ziren eta, ama hil ondoren, identitate gaitz disoziatiboa garatu zuten. Filmean, Fred Richmond doktoreak gaitz horren eraginez hiltzailearen buruan ama bizirik dagoela eta burututako krimenen errudun sentitzen ez dela dio. Azken finean, hilketak amak gauzatzen ditu. Norman, hiltzailea izateaz gain, bere buruaren biktima ere bada.

Norman Batesi fikzioan egindako diagnostiko bera egin zioten Ed Geini zortzi urte geroago, 1968an.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude