Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2181. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Mikel Peruarenak Ez obeditu inori nobela argitaratu du Susa argitaletxearekin. XIX. mende bukaerako Donostian kokatu du trama: Sotero Mujika bertsolaria Baroja moldiztegira joan, eta Émile okzitaniarra ezagutuko du, Parisko komuna ezagutu zuen erreboltaria. Ereñotzuko idazlearen lehen nobela da. Aurretik Eguraldiaz hizketan (Elkar, 2003) eta Edan ase arte (Kutxa, 2006) poema liburuak argitaratuak zituen.

 

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak haurrei eskaintzen dien Musika Familian zikloaren laugarren eta azken kontzertua (Ur handietako notak ikuskizuna) apirilaren 25ean eskainiko du Kursaaleko Auditoriumean. Ikuskizun horretan baleek eta izurdeek komunikatzeko erabiltzen duten lengoaia entzun ahal izango da.

 

 

Manuel Rivasek 40 poemaz osatutako liburua argitaratu du Alfaguara argitaletxearekin. Galizieraz idatzitako poemak euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz ere argitaratu ditu. Euskarara Jon Kortazarrek ekarri ditu poemak eta Elurraren urtzea du izenburu poemarioak. Liburuaz gain CDa ere argitaratu du Rivasek, berak errezitatutako zenbait poemekin.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia