Euskaldunak euskaldunen kontra

  • Aireplano alemanek Gernika suntsitu zutenean euskaldun ugari zegoen frankisten lubakitik begira, Nafarroako eskualde euskaldunetakoak ziren asko. Anaien arteko gerra ere izan zen hura, errekete haien gutunak irakurtzea besterik ez dago.

2009ko apirilaren 26an
Madrilgo frentean ere euskaldunak
1962. urteko Nafarroako Bertsolarien Txapelketan, honela jarri zioten puntua Ihabengo bertsolari Angel Aldaz Laseca-ri, Goizuetan egin zen ekitaldian, abuztuaren 19an.

Puntua: Arma ta trajiakin
zijuan gerrara

Aldaz : Bakia ekartzeko
etzegon lekura
lo egin nun probatuaz
ukul ta ganbara
zarrarentzako oso
asunto txarra da


Aldazek, Francoren ejertzitoan gerran ibilia izaki, hura zuen gogoan bakia ekartzeko etzegon lekura esan zuenean. Berdin-berdin esaten ahal zuen Erlijioa jartzeko biartzuen lekuan edo antzekoren bat.

Bakea edo erlijioa zeuden arriskuan. Bai bat eta bai bestea ziren arriskuan zeudenak Errepublika garaian. Agian bigarrena gehiago, askoz ere gehiago. Horrela pentsatzen zuen Nafarroako eskuin indartsuak. 1936ko hauteskunde orokorretan, Nafarroan eskuinak boto emaileen %70a erdietsi zuen, gainerako %30a, beste bien artean banatuz: PNVk %9a eta Frente Popularrak %21a.

Eskolatik espainiartzen

Ipar-mendebaleko Hegoaldeko Ibarrak deituriko eskualdean (Larraun, Basaburua, Ultzama, Anue, Lantz, Odieta, Atez, Imotz eta Gulina) eskuina are indartsuagoa zen, botoen %86,70a bildu baitzuen. PNVk, aldiz, %10,99a eta Frente Popular Navarrok %2,31a soil-soilik. Horra hor nola zeuden gauzak 12.001 lagun bizi ziren eskualde euskaldun honetan. Nafarroako eskualderik eskuinenetakoa zen hau, eta bizibidez, ia biztanleria guzia nekazaritzatik bizi zen.

Gerra hasi zenean, boluntario faltarik ez zen izan, ez erreketeetan ezta falangean ere. Bietara jo baitzuen gazte askok, nahiz politikaz herren samar ibili eta asko jakin ez. Hori ondoriozta daiteke soldadu basaburuarrek 1937ko apirilean igorri zituzten eskutitzetan behintzat (ikus ondorengo orrialdea). Hala ere, ideologiaz ez hainbeste, etxetik, eskolatik edo elizatik jaso zutena nabarmen ageri zaie euskaldun hauei. Horrela, eskolan hamabi urteak arte ibili zirenei espainiartuago zeudela antzematen zaie. Eskoletan lana nabarmen egin zen garai haietan; maisu falangistarik ez zen falta bazterretan. Aldiz, eskolara neguan soilik joaten zirenei eta erdaraz gaizki zekitenei, ez zaie horrelako isuririk nabari.

Iskiluekin Gernikan

Gernika sutan eta Nafarroako euskaldunak beren iskiluekin borrokan gudarien kontra. Eta ez Nafarroakoak soilik, ordurako Gipuzkoako euskaldun asko ere bai, behartuta batzuk, boluntario beste batzuk, han ari ziren Francoren alde, “Pues asi ayer emos llegado a esta muy contentos ya somos muchos vascos” idazten dio bere andreari 27 urteko eta hiru ume ttikiren aita beruetarrak, Santanderko frentetik, 1937ko apirilaren 27an, sarraskiaren biharamunean. Eta “vascos” horrekin euskaldunez, euskaraz zekitenez ari da eta ez euskal herritarrez.

Askok beren ezjakintasunean uste dutenaren kontra, Euskal Herrian 1936. urteko gerra gure arteko gerra ere izan zen. Are gehiago oraindik, euskaldun aunitz Francoren aldekoa zen tamalez, Angel Aldaz bertsolaria bezala, erreketeetan boluntario. Eta hala izaten segitu zuten gerratik itzuli ziren gehienak.
1937ko apirila: Basaburuko soldaduen gutunak
EUSKARA BAIZIK ERABILTZEN EZ ZUTENAK:


Bernardo, 20 urte. Falangea. Elorrion, Bizkaiko frentean.
1937ko apirilaren 29a.


“Poraqui no se ohiye otro ruido que de abiones y cañones esta esto al aire todavia no emos tirau un tiro porque bamos con la artilleria auna pero el dia 23 llebemos un chasco por ir apor una burra aun pueblo no quedo mas que aquella burra en todo el pueblo marcharon toda la jente.
 Desde el lunes esta quemando aquí h ya beianos el umo estamos al par de Eibar Andan por lo menos 50
ariplanos las cazas suelen andar como un pajaro.
Empezamos apreparar porque ahora allegau
el parte partir”.

Pedro Miguel, 22 urte. Armadan soldadu.
Bizkaiko frentean. Karta Berriztik 1937ko apirilaren 27koa.


“...estamos abanzando todos los dias estamos sin dormir pero bamos my bien aciendo muchas bajas cojiendo bastante presioneros tambien bastantes tambien te digo estuvimos en el Escoriza estubimos mal primeros que empezaron los de ------y los ------- y no---- y luego subimos nosotros con las bombas en el mano y cuchillo bayoneta ----- ----- ------ahora bamos mejor por que son unos coardes y no tenian ni aviación y Artilleria. Los nuestros asta 50 abiones y artilleria ahora estamos cojiendo el Durango estamos que 15 dias en el Bilbao”.

Angel Aldaz, 23 urte. Reketea. Madrilgo
frentean. Navafria. 1937ko apirilaren 14a.
Kartan hasieran: Viva + España.


“Tambien estamos muy contentos porque nuestras tropas estan en las puertas de Bilvao pronto le ban a dar el estatuto pero con una paliza tremenda quizas para cuando recivan esta carta”.

ERDARA ERE ETXETIK HASITA ERABILTZEN ZUTENAK:


Juan, 23 urte. Armadako soldadu.
Bizkaiko frentean. Bergaratik, 1937ko apirilaren 28an.


“...me encuentro en Vergara por el correo ayer vaje de los montes de Marquina oy nose donde buscare la compañia porque como beis abanzamos lo que queremos y yo te voy escriviendo todos los dias para que asi esteis tranquilos ahora mismo salgo corriendo en busca de la compañia que agusto leereis estos dia el periodico...”.

Mariano, 26 urte. Armadako soldadu. Bizkaiko frentean. Ezkondua eta ume jaioberri baten aita. 1937ko apirilaren 19a, Bergaratik.

“...estamos esperando al buen tiempo como al pan del dia aber si nos podemos acercar para Bilbao, si nos ubiese acompañado el tiempo desde que pensamos intentar yo creo que para esta fecha estariamos acercados a dicha capital, Dios quiera que sea en brebes dias el momento en que se libre de esa canalla nuestro querido Bilbao y los dos sobrinitos que los tenemos alla
que no lo se que tal se encontraran yo tengo ganas de llegar a esa para que me entere de los pobrecitos...”.

ASTEKARIA
2009ko apirilaren 26a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


1936ko Otxandioko bonbardaketaren pilotuari demokrazian emandako kondekorazioak kenduko dizkiola agindu du Espainiako Gobernuak

Ángel Salas Larrazabal militar frankista urduñarrak gidatzen zuen hegazkinak bonbak bota zituen Otxandioko Andikona plazan zibilen aurka, 1936ko uztailaren 22an. Gutxienez 61 herritar hil ziren. Frankismoan hainbat kargu militar eta politiko izan zituen, eta 1991n... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude