Astekaria

 Hiruko Txikian 

Apirilak

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2181. alea
2009-04-26
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza

Hamalau honetan, Aberri Eguneko ajeaz dihardu prentsak Errepublikari buruzko aldarriaz mutu. Igandean, Irungo Ficoba ondoko Gal Stadiumean kadete mailako Lopez Ufarte Futbol torneoko finalerdiak jokatzen ziren. Lehen partida ikusten aritu nintzen. Espainian ginen. Ez nuen euskaraz deus ikusi, ez txarteletan, ez publizitatean, eta megafoniak gaztelandian kokatu ninduen. Bertako bi taldeen (Dumboa eta Reala) jokalariek gogarazi ninduten Gipuzkoan ginela, “eman”, “sartu”, “ez utzi” entzun bainien. Athleticeko bik, Frantzia ere erakarri zuten bertara “bûche, bûche” elkarri oihukatzen ziotelarik. Lehen zatia bukatu eta, Ficoban ez ohiko mugimendua zebilen, jendea saldoka bertako atarian. “Zer ote dago han?”, gaztelera batuan batek. Ilegalen kontzentrazioa erantzun zion ondokoak, informatuta zegoenak ezpainak xolomoaren koipez bustita. Harantz egin nuen. Eguerdian abiatu ginen Santiago zubitik Hendaiara. Ez denak, debekurik zuenik ere bai baitzegoen tartean. Zubiz bestaldean, zain, Irunera joan ezineko andana. Aspaldiko Aberri Egun jendetsuena iruditu zitzaidan. Eta Gal Stadiumean otartekoa jaten utzi nuenak arrazoia zuela baieztatu nuen: ilegal gehiegi dago gure artean oraindik deusen onerako. Legalek ez dute gaurko egunean ezer ospatu, Erresuman bizi dira.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia