Astekaria

 Ezpalak 

Adierazpenak

Irudia


2181. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Amaia Zubiriak Noticias de Gipuzkoan: "Behin esan nuen kantatzea maitasuna egitea bezala zela. Eta nola sentitzen dut orgasmo bat 20 urte pasa ondoren? Mirari bat da. Egia da erlazioa gastatuta egon zitekeela, hotza eta distantzia sentitu ahal izango nituzke baina hori ez da gertatu. Eta gertatuko balitz musika utzi egingo nuke beste zerbait egiteko. Eta kitto. Baina orain ez zait iruditzen hori inoiz gertatuko zaidanik".

 

Pello Lizarralderi elkarrizketa egin zion Beñat Sarasolak Hitz egiteko modu bat blogean: "Pozik nago oso, eta, aldi berean, harrituta. [Iragaitzaz] liburua taxutzen hasi orduko konturatu nintzen soka inoiz baino gehiago tenkatu behar nuela, latzagoa izango zela. (...) Lehen lehenik zortea izan dut editoreekin. (...) Gero, bereziki, kazetariak aipatu behar ditut. Konturatu naiz haien artean ere badaudela literatura zaleak. Gogotsu eta liburua irakurri ondoren etorri zaizkit gehienak".

 

 

Uxue Alberdik Sareinak blogean emakume bertsolariez: "Bide berriak jorratu behar dira, inporta zaizkigun gaiak plazaratu, konplejuei eta beldurrei aurre egin, eroso sentitzen garen guneak sortu, emakumeon artean gehiago kantatu... Gure kodea zein den ezagutzeko elkarrekin kantatu behar dugu, esperimentatu, hanka sartu eta ikasi...".

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia