Astekaria

 Txandan 

Zura

Ilargi handi, zauri zarae lan fina, zaindua, luxuzkoa izan zen, eta harriturik utzi gintuen, Garcia Lorcaren figurara hurreratu gintuen, baina Lauaxeta, Nikolas Lekuona, Gandiaga, pintura, gitarra, ahotsa, artea... dena zetorren batera, Kordobatik ibiltzea bezalakoa izan zen, ikutu flamenkoekin. Eta jazzarekin. Are hip-hoparekin. Ikuskizunak ez ziren kontzertuak, edo oinarrian soilik ziren kontzertuak, hori baino askoz zabalagoa zelako Zurakoen emanaldi bat.   Orain dela hiru-lau bariku Elorrion eman zuten kontzertua nahiko klasikoa izan zen, baina berritzaileak izaten jarraitzen dute: bossanova kiribil batean sarturik dabil azken aldian Zura, abesti gozoak dira denak, ia azukretsuak euretako batzuk.   Rio de Janeirotik ibiltzea bezalakoa, desafinatzea naturala den tabernetatik.   Saudadea sentitzen da. Eta alaitasuna, biak batera.   Bestalde, haziz eta haziz doazen eta inork inoiz bukatzerik nahi ez duen abesti klase hori ere lantzen dute: kiribilak dira, bukleak, espiralak, adarretan, haginetan, atzazaletan, landareetan eta itsas karakol amaigabeetan. Dena egiten da jaio, hil eta berriro jaio Zura entzukeran.

Igor Estankona

Igor Estankona


2180. alea
2009-04-12
alde 0    kontra 0
Igor Estankona


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia