Zornotzatik Muskizera

Nimby. Ipar Amerikako soziologoek akronimo hau asmatu zuten –“Not in my back yard/Ez nire atzeko baratzean”– ingurumenaren eta osasunaren aldeko tokiko protestei prestigioa kentzeko eta egoismoaren leloarekin nahasteko. Antza, gure zibilizazio industrialaren instalakuntza arriskutsuak, errauskailuak, zentral nuklear eta termikoak edo petrolioaren birfindegiak toki batzuei dagozkie eta ez beste batzuei. Ekologistek beste bi siglekin erantzun zuten: “Locally unwanted land use” (LULU) eta “Not in planet Earth” (NOPE). Hots, lur erabilera hori ez dela onartzen komunitatean, ez hemen eta ez inon. Ama lur osoan ez. Gurean ere, maiz –Zornotzan, Muskizen, Itoitzen, Erandion eta Txingudin–, auzotarrei egoista eta solidaritate bako deitu zaie, instalakuntza arriskutsuak ezartzeari ezetz esan diotelako.
 
Energia. Ia 40 urte dira Petronorrek birfindegia Bizkaiko Barbadun ibaiaren paduratan ezarri zuela. Ezkerraldeak eta Meatzaldeak duten hondartza bakarraren ondo- ondoan, Kantauri itsasoan dagoen petrolioari loturiko instalakuntza energetiko handiena kokatu zen eta egun Muskizko herriari beste sakrifizio bat gehiago eskatzen zaio, koke planta bat birfindegi barruan onartzea, petrolioaren hondakinak erregai bihurtzeko. Bestela Petronor pikutara doala diote eta 6.000 langile ditu Euskal Herrian zerga gehien ordaintzen duen enpresak. Agian horregatik Amatiño, negazionisten aldera pasatu berri da eta petrolioa betirako dela esaten digu, ez egiteko kasu handirik ekologista eskandalugarriei, beti berri txarrekin omen dabiltzala.

Boterea. Zornotzan zentral termikoaren proiektuak ez zuen oniritzi politikorik lortu, Iberdrola eta Repsol, Petronorren jabeak hain zuzen, proiektuaren parte izan arte, Bizkaia Energia bezero bihurtu arte. Josu Jon Imaz-ek beste kokapen bat topatzeko esan zien, Zornotzan ez zutela lekurik, baina azkenean botere ekonomikoak politikoari aurre hartu zion. Muskizen, istorioa errepikatu da. Botere ekonomikoaren presioak politikariak izutu ditu eta alkateak berak bere borondatearen aurka jo du, koke plantaren baimena emanda. Ez zen beharrik. Petronor eta Repsol izugarrizko botereaz jantzita, aspalditik dabiltza legez kanpo, beste enpresei exijitzen zaizkien baimenak eta arauak bete gabe. Eta? San Mameseko lehoien kamisetetan jarri dute izena eta horrek dena barkatzen omen die.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude