I Zergatikan da sorginen ehiza nork egin du pekatua? Edalontzia gainezkatzeko aski da azken tantua. Madrilen bertan egokitu zait sua, buila ta kantua berriz kalera irten ote da inkisizio santua? II Abortoaren legeagatik omen daude horren estu beren bidetik irtetzen dena gurutziltzatzeko prestu. Fanatikoen joera honek hanka ta bururik eztu, jaio direnak kondenatzeko jaio aurretik babestu. III Ez naiz fededun, hala izaten ez zidaten erakutsi. Zeuon jainkoa, zeuon etika ez daukazue zer hautsi. Zeuok pentsatu nor gurtu eta non muin eman, zer igurtzi sinismenari jarraitu eta besteok pakean utzi. IV Berdin berdin zait Jesus jainkoa, Haile Selasie nahiz Ala. Hoien guztien gainetik dago askatasun pertsonala. Ez det eskatzen inork pentsatu dezan nik esan bezala baina bakoitzak bere barrua berak goberna dezala. V Hori ahaztuta gaur eztabaidak beste bide bat hartu du gaiaren muina eurek nahi duten terrenoan jarri dugu. Uste nuen hau gainditu zela gaur bostehun urte inguru baina zenbaiti begiratuta ez nago horren seguru. VI Hedabidetan irten direnei norbaiti haur bat ostuta gomendio bat eman nahi diet barrurik ezin hoztuta: Basakatua jarri duzuen karteletikan moztuta sotanapean sartu zazute azkazalak zorroztuta. Doinua: Apelidua Olazabal det.
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa