Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2179. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak martxoaren 20an aurkeztu zuten Munduaren bira, doan! filma, Animabasauri jaialdian. Filma apirilaren 24an iritsiko da zinema aretoetara. Hari buruzko informazioa www.somuga.com webgunean topatuko duzue.

 

Aizkorri argitaletxeak Pello Añorgaren Ipuin-kontalariaren lapikoa eta Josu Waliñoren Lepoko minez zegoen hontza ipuinak kaleratu ditu. Jokin Mitxelenak egin ditu Añorgaren ipuineko ilustrazioak, eta Ander Hormazurik Waliñoren ipuinekoak.

 

 

Gabriel Cualladó argazkilari espainiarraren (Masanasa, Valentzia, 1925 - Madril, 2003) erretratuez osatutako erakusketa paratu dute Iruñeko Contraluz galerian, La mirada devuelta (Begirada itzulia) izenburupean. Apirilaren 30a arte izango dira ikusgai.

 

Kudai taldeak Shah mat izeneko hirugarren diskoa plazaratu du Ortots diskoetxearekin. Hurrengo kontzertua Donostiako Doka aretoan eskainiko dute gipuzkoarrek, apirilaren 18an. Informazio gehiago: www.myspace.com/kudaigara.

 

Xiru jaialdiaren 20. edizioa egingo da apirilaren 3tik 5era bitartean Gotaine-Iribarnen. Zuberoako eta kanpoko dantzari, musikari, kantari, aktore eta abarrek parte hartuko dute jaialdi horretan. Egitarau osoa http://hebentik.wifeo.com/xiru-2009.php webgunean kontsulta dezakezue.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia