Astekaria

 Hiruko Txikian 

Hogeita hamar

Urte badira Gorka Agirre ezagutu nuela. Donibane Lohizuneko hondartza inguruan zeukaten inprimategian zuen arduraren bat. Kasik egunero ikusten genuen elkar Sabin Etxean, Chez Pablon. Besteren artean, Zumaiako Zubizarreta Xubi genuen elkarren lagun, gure aiten adinakoa izanagatik, berdintasunean tratatzen gintuena. Urte gogorrak ziren: GAL. Gorkarentzat EAJ herri-leku zen, inoiz ez zigun ezkutatu harekiko diziplina, bere munduaren ikuskeran oinarri zuena. KASen sorrerak ziren. Handik gutxira Bilbora egin zuen. Lehenengo Jaurlaritza eta gure auzoen arteko urruntze bortitza. Ertzantzaren sorreran zebilen. Generalitatearen Mossoenean ere izan zuen eraginik. Auzotik auzora ikusteko, largabistaren beharra izaten genuen. Halere, noizbehinka saiatzen ginen harremanik izaten, eta Donibane Lohizuneko Sabin Etxean, Xubiren anparoan biltzen ginen otorduren bat aitzaki. Hitzeko gizona, laguntza hitza zuen gustuenetakoa, nahiz eta gutxitan izan ahalmenik hura gauzatzeko. Azkenaldion telefonoa izan genuen zubi, Bilboko Sabin Etxea urrunegia nuen. Lagunak hautatu egiten ditugu, lagunek hautatu egiten gaituzte, eta Gorkak bazekien harremanak elikatzen. Ez dut agendatik ezabatu. Gaitz egiten zait onartzea ez dudala inoiz gehiago berarekin hitz asperturik izango.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2179. alea
2009-04-05
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia