Astekaria

 Bertso berriak 

Banaketaren modari jarriak

I Gaztetan hainbat maitemin dena fresko, dena gordin odola bero, buruak amets ta zerua urdin... Ta gero denborarekin txoro-haizeak aldegin haragi sena ta maitasuna ez baitira berdin.   II Lehen ezkontza zen reliki baina aldatu da ederki, banantzeari ate guztiak zaizkio ireki. Nahiz maiteena atxiki bihotz handiena txiki lehen gehiegi sufritzen zuten ta orain gutxigi.   III Bikoteen harremanak eta ezin eramanak alderantzizko joera dute ama baten planak: benetan maite duenak barkatu ohi ditu danak seme pordila gehiena maite ohi du beti amak.   IV Lehen gozo zirenak gazi eta ezin galarazi baina lehenengo garratzaldian etsitzen ez hasi. Bihotzari eginarazi bi aldetara gimnasi: Gozatzen segi nahi baldin bada sufritzen ikasi.   V Emakume edo gizaki –haragizkoak izaki– onenari ere bila daiteke nahi aina aitzaki. Akatsak soilik ez aurki horrek onik ez dakarki hutsak barkatzen ez dakienak maitatzen ez daki.   VI Gizakiaren hazia nola den gure bizia bera lantzeko bikotea da baratz berezia. Beraz, egin gimnasia egin daiteken guzia gero ere gozo gertatu dadin hain gozo hasia.   Doinua: Haizak hi mutil mainontzi.

Imanol Lazkano

Imanol Lazkano


2179. alea
2009-04-05
alde 0    kontra 0
Imanol Lazkano
(XDZ)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia