TV3n albistegiak katalanez azpititulatuta

Kataluniako Telebistako (TV3) albistegietan, atzerriko hizkuntzetan ari diren elkarrizketatuak katalanez azpititulatuko dituzte, bikoiztu beharrean. CIU alderdiak proposatu zuen aldaketa hori egitea, eta Kataluniako Ikus-entzunezko Korporazioko kontrol batzordeak aho batez onartu du. Atzerriko hizkuntzen ezagutza zabaltzea dute helburu.

Onintza Irureta

Onintza Irureta


0000-00-00


Argia.com 2012