Astekaria

 Bertso berriak 

Gure paisaiari jarriak

I Nahiz ta birjintasuna ez den herentzia, bazterrek galdu dute beren esentzia. Begi-bistan somatzen da dekadentzia bakarrik, elkartuta… ze atrebentzia: gaur adosatzea da azken tendentzia.   II Han da hemen aurkezten den ikuspegian, etxeak errenkadan daude aspaldian lur sail minimalista batekin agian… lehen erramu adarra teilatu hegian, orain olibondoa etxe atarian.   III Hesian gora untza mito bihurtu da: plastikozko ixipuz horra itxitura, hamar metro koadroko jardinaren muga. Gaurko errazkeriak halaxe nahi du ba: zaintzen lanik ematen ez duen itxura.   IV Nahiz ta basoan erruz izan Insignisa. Berdetzeko balkoien izaera grisa, modako pinutxoak askoren peskisa: ihartu ta horitzen zaizkienak aisa hoiek ere ez baitira hazten beren gisa…   V Lar ta oterik gabe malkar edo pistak, natural zaindutako mendi zein herrixkak; beharrak erakutsi dielako pixkat paisaiaren maitale, egizko artistak baserritarrak dira (ziren?) gure paisajistak.   VI Hasi beharko gara natural probatzen galdu xamar daukagun zentzua sobratzen. Hankaperatutako paisaia goratzen, sasiak hartu digun gustua loratzen; gure filosofia pixkat Jakobatzen...   Doinua: Agur sagar beltzeran.

Alaitz Sarasola

Alaitz Sarasola


2177. alea
2009-03-22
alde 0    kontra 0
AlaitzSarasola
(Nagore Legarreta)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia