Astekaria

 Txandan 

Etiketen...

...beste aldea. Gasteizen ikusitako –eragindako?– bi egoera arrunten berri eman nahi dizuet segidan, XXI. Mendean arlo batzuetan nola eta zertan gabiltzan irudi pare bat har dezagun:   1. Alde Zaharreko Osasun Zentroan nago, esperoan. Adin ertain itxurako gizon bat dut ondoan, urduri eta marmarrean hasieran, are urduriago eta purrustaka bost minutu geroago. Azkenean, bikote bat atera da medikuarenetik, magrebtarra-edo: “Hau da hau: mairu aluok toki guztietan sartzen ari zaizkigu!”.   2. Neskalagunak txikitako auzokide batekin topo egin du gurasoen atarian, Judimendin. Honetaz eta hartaz jardun dute biek ti-ta batean: “Lanean-eta, ondo. Zera bakarrik… sudaka gehiegi daudela!”.   Bi egoera ekarri ditut hona, baina zerrenda askoz luzeagoa gertatzen da egunero: beltzaranak, errumaniarrak, lesbianak…Badirudi batzuk ez direla ohartzen etiketa ematea oso kirol erraza eta praktikatua dela gurean, gainerakoak etiketatzeak ez zaituela inondik ere besteen –besteon– etiketetatik salbuesten; izan ere, lehen kexatia yonkie gizajo bat zen, besterik ez; eta bigarrena, alajainkoa, ijito zikin bat!

Edu Zelaieta

Edu Zelaieta


2177. alea
2009-03-22
alde 0    kontra 0
Edu Zelaieta


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia