Topaguneak nazioartean proiektatuko ditu film laburrak

Jon Torner

Jon Torner


2009-03-15

Kabia, Lo bakarrik, Musika, Berde, Egiatik gezurrezko bizitzara, Poema baten irakurketa Euskal Herrian, Bankuaren lapurreta eta P.D. Ondo ibili filmak proiektatuko ditu Topaguneak Film Laburren VI. Zirkuituan. 47 emanaldik osatuko dute egitaraua eta, lehenengoz, zirkuitua nazioartera helduko da. Iragan astean, adibidez, Erroman eman zituzten euskarazko zortzi filmak, eta Bartzelonan, Parisen, Londresen eta Shangain ere ikusi ahal izango dira. Zirkuituari buruzko informazio gehiago www.topagunea.org webgunean aurkituko duzue.


Argia.com 2012