Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-02-03 10:56:48
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2009-03-15 -- 2176.zenb

Korrika 16

Hiru bidaia euskarara

Onintza Irureta / Kristina Encinar / Unai Brea / Miel Anjel Elustondo

Korrika 16k omenaldi ekitaldian dokumental hunkigarria eskaini zuen. Aljeriako Ramik, Baionako Mixelek, Gasteizko Jesus Marik eta Galiziako Tereixak euskararekin izandako harremana kontatzen dute. Ondorengo orrietan Mixele Aguerre elkarrizketatu dugu, eta baita Enrike Díaz de Durana eta Jose Perez ere, euskara ikasteko ahaleginean ari direnak azken biak.

Hala dio Korrika 16ren leloak: Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! Euskal Herrira etorri, euskara ikasi eta transmititu dutenei eskerrak eman nahi dizkie aurtengo Korrikak. Batetik, eskerrak eman egindako ekarpenagatik, eta bestetik, hona etorri eta euskara ikasi duten horien konpromisoa agerian jarri nahi izan dute oraindik ikasi ez dutenak anima daitezen. Bestalde, Korrikak ez ditu ahaztu nahi izan txikitan euskara galdu zutenak, ondoren ikasi eta euren seme-alabei erakutsi dietenak.

Haurra zela euskara galdu zuenetakoa da Baionako Mixele Aguerre. Gero hasi zen poliki-poliki berreskuratzen eta orain AEK-ko langile eta eskolako irakasle da. Korrikak, Orio Produkzioak ekoiztetxearekin batera, prestatu duen dokumentaleko protagonistetako bat da Mixele Aguerre. Bidaia intimoak dokumental horretan lau lagunek euskararekin izan duten esperientzia kontatzen dute. Aljeriako ber-berea den Rami da bideoko beste protagonista. Goizuetar baten bidez Paristik Goizuetan lur hartu zuena. Bertan bizi da, euskaraz. Tereixa Galiziatik etorri zen Bilbora. Ikastoletan irakasleak behar zituztela eta euskara ikasten hasi zen. Orain Asti Leku ikastolako irakaslea da. Jesus Mari ermuarrak ere bere lekukotasuna azaldu du bideoan. Ermutik Gasteiza joan zen bizitzera eta euskara galdu. Urteak pasa ahala berreskuratu du.

Lau horiexek aurten Korrika 16k protagonista egin dituenak, Bidaia intimoak bideo dokumentalaren bidez.

Laster iritsiko zaie laurei korrika egiteko garaia. Tuteratik abiatu eta Gasteiza iritsiko da Korrika, martxoaren 26an hasi eta apirilaren 5ean bukatzeko.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan