Piztu Ezazu Argia gunera joan.

 Ezpalak 

Itsasoaren alaba koherentea

Mikel Asurmendi

2176. alea
2009-03-15
alde 1    kontra 0
Itsasoaren alaba

Itsasoaren alaba dokumentala
Zuzendaria: Josu Martinez.
Haize Goikoetxea Ugarte: Itsasoaren alaba.

Haize Goikoetxea Ugarte dugu itsasoaren alaba. Metafora ederra, herri honetako egungo historia irudikatzeko. Ederra bezain gogorra. Bitasunak osatzen du pertsonon izaera. Mikelek eta Izaskunek Haize gorpuztu zuten. Hodei eta Haize. Amak eta aitak. Aita eta itsasoa sinonimoak izaki kasuon.

Dokumentala ikusitakoan adierazgarria –eta argigarria– egin zait Haizeren aitaren (Mikel Goikoetxea, Txapela) jatorria hurbilagotik ezagutzea: aitxittaren eta amamaren familien arteko konponezinak gerra ostean. Mikelen gurasoek, anaiak eta arrebak txikitan pairatu zuten eskasia. Euskal familia bateko seme-alabak erdaraz hezitzea eta bizitzea...

Itsasoaren alaba ausarta da. Ausarta familiaren iragan gogorra ezagutzeko pausoa eman duelako. Gogortasun horretan gogorkeria hurbilagotik ezagutu nahi izan duelako, familiak jasandako gogorkeria hala nola aitak hautatutako gogorkeriaren bidea ezagutzeko adorea izan duelako.

Itsasoaren alabaren aitak ahularen indarkeriaren alde egin zuen. Hitzaren eta ekintzaren sinbiosia estaltzen ei zuen Txapelaren buruak. Ezagutu zutenen hitzetan, Mikel koherentziaren eredua zen, pertsona koherente.

Hurkoa hiltzea –edo erailtzea, berdin dio– eta koherente izatea ba al da? Pertsonen hiltzaile eta askatzaile izan al daiteke aldi berean? Galderak dira. Eta galderek bizi beharreko erantzunak eskatzen dituzte.

Gure herriari ezbeharra pairatzea “egokitu” zaio, baita izateko beharrak alboko herriei ezbeharra pairaraztea “egokitu” ere. Baina behar eta ezbehar horietan ezin dugu pertsona ahaztu, pertsonok osatzen baititugu herriak.

Pertsona eta koherentea bitasun funtsezkoa zait, izan ahal izateko. Itsasoaren alabak hartutako bidea koherentea iruditu zait herri honentzako koherentzia bilatze bidean. Bejondeizula Haize!

[Oharra: Artikulu hau publikatu ondoren sortu genuen Dokumentalen kanala. Bertan dago ikusgai dokumental osoa online]

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 

Publizitatea

azala  
azala2175
 
azala2174

2176 zenbakia.
2009ko martxoaren 15a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys