Astekaria

 Bertso berriak 

Anaia betaurrekodunari jarriak

I Sarri susmoa izaten dugu pentsatzera iritsita kontrol betean bizi garela, kutxa batean itxita. Askotan entzun dugu guztiok Anaia Handiaren zita. Gaurko anaia handiak berriz tontakeriak utzita Orwell-en hura hazi egin du betaurrekoak jantzita.   II Baina anaia, nor da anaia inoiz handi izan zena? Betaurrekoen atzean datza bere zelatari sena. Gure lagunen, gure mezuen kontrolatzaile zuzena, gure agenda, gure argazki, bideo eta gauzena... Betaurrekoen itxura du ta Google da bere izena.   III Lehen bilatzaile soil bat zen bera, azkarra eta mardula... Nahi genuena ematen zigun, azkarragorik sekula! Lagun onentzat hartu genuen ustekabeko pit-bull-a. Ohartzerako ikusi dugu sofan eseri zaigula... Okerrena da etxe barrura geuk gonbidatu dugula.   IV Bilatzailetik ondoren Gmail web-posta denen eredu: Dokumentuak, Egutegia, gero Youtube-ri heldu. Talk-ez hitz egin eta Picasa-n argazkietan gaude gu eta gainera dena dohainik zuhur / behartsuon zeru! Eman, zerbitzu asko eman du hartu, zer hartu ote du?   V Monopolio kontu hau ez da lehenengo aldiz aurkeztu: Jende ugarik jarri du dena Bill Gates handiaren esku. Betaurrekodun haren ihesi sarean ginen babestu. Hau esan eta nahiz ta ez egon hura babesteko prestu: hark aurpegi bat zuen atzean honek hori ere ez du.   VI Sare handira konektatuta sentitzen gara askeak: ez digu axola gure datuak inoren esku uzteak. Behar berriek sortzen dituzte gehiengoaren eskeak. Merezi al du gure bizitza gorde asmotan hasteak, lortu nahi badu lortuko badu batek ez bada besteak?   Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak.

Aitor Sarriegi

Aitor Sarriegi


2176. alea
2009-03-15
alde 0    kontra 0
Aitor Sarriegi
(Nagore Legarreta)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia