Astekaria

 Ezpalak 

Adierazpenak

Irudia


2175. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Esther Ferrer artistak Euskonews & Media agerkari digitalean: "Ez dakit zergatik adierazi behar ditudan nire lanean nire konpromiso sozial edo politikoak; hori egitea badago, noski, baina beste bitarteko batzuk ere badaude: kalea, esaterako. Ziur nago, ordea, uste sendoak dituzunean eta ideia batzuen alde egiten duzunean, uste eta ideia horien eragina nolabait nabarmena izaten direla zure lanean. Ni, adibidez, feminista naiz, nire bizitza feminismoz beterik dago, baina horrek ez du esan nahi nahitaez arte feminista modura definitzen dena egiten dudanik. Hala ere, zenbait egoeratan ‘Ez! Aski da!’ oihukatzeko gogoa izaten duzu eta, orduan, zure garrasia artelan modura sortzen da. Artea da? Ez da artea? Galdera hutsala da, protesta baita, baina beste gauza askoren aurrean ere protesta egiten dut; nire amak protesta zaleak ginela esaten zigun".

 

Xabier Peñalver arkeologoak El Diario Vasco egunkarian: "Gipuzkoako Burdin Aroari dagokionez, ezer ez genuela ezagutzen pentsatzetik orain guztia dakigula uste izatera pasa gara. Hori akats oso handia da. Administrazioak garai horri dagozkion indusketak babesten jarraitu behar du (...) Ia 30 urte daramatzat arkeologian, denbora guztian ikerketak egiten, eta Gizarte Segurantzan bost urte kotizatu ditut. Horrekin guztia esaten dut".

 

 

Carlos Andrés Sánchez Nafarroako Goi mailako Musika Kontserbatorioko irakasleak Diario de Noticias-en: "Gure arazorik handiena zentrotik kanpora dago: Goi mailako arte ikasgaientzat berezko markoa falta da (...) Nafarroako Goi mailako Musika Kontserbatorioa ofiziala izan eta bere ikasleei goi mailako tituluak eskaini arren, Bigarren Hezkuntzaren erregimen berean sartuta dago. Badirudi horrek ez duela Hezkuntza saila kezkatzen".

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia