Abian da 'Bosteko 09' erakusketa

Jon Torner

Jon Torner


2009-03-08

Bosteko 09 erakusketa ibiltaria iragan astean jarri zen abian, Erromoko (Getxo) erakusketa aretoan. Martxoaren 14ra arte izango da bertan ikusgai, eta Arrigorriaga, Amorebieta-Etxano, Leioa eta Basauri bisitatuko ditu gero. Aurten, Dora Salazar eskultorearen, Begoña Zubero argazkilariaren eta Jorge Garcia pintorearen obrak bildu ditu Bostekok. Giza figura da erakusketaren ardatza.


Argia.com 2012