Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-02-03 10:56:48
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
  • Hasiera >
  • Deabruaren abokatua >
  • “Suposatzen dut ‘aldaketa’ hainbeste entzuten den honetan, neu ere ‘pakete’ barruan joango naizela”

2009-03-01 -- 2174.zenb

Xabier Lapitz

“Suposatzen dut ‘aldaketa’ hainbeste entzuten den honetan, neu ere ‘pakete’ barruan joango naizela”

Fermin Etxegoien

argazkia

Ińigo Azkona

Radio Euskadiko kazetari-izarra da entzule asko zein lankide ez gutxirentzat... Nahiz beste batzuek izarra “estreilatuta” nahi luketen ikusi!

Zenbat geratzen zaizula kalkulatzen duzu?

Zure esku ez baldin badago, zertarako kalkulatu? Nire kontratua 2010eko uztailaren 31n bukatzen da... lehenago ERE bat etortzen ez bada.
 

Egongo da porrot elektoralaren errudun egingo zaituenik!

Suposatzen dut “aldaketa” horrenbeste entzuten den honetan, neu ere “pakete” barruan joango naizela. Gauza bera 2020ko Euskadiri buruz horrenbeste hitz egiten denean. Emango didazu lanik infernuan?
 

Pentsatzen hasi beharko duzu beharbada ez dela egia “hemen bezain ondo ez dela beste inon bizi”...

Mafaldak esan omen zuen “bada beste mundu hobe bat, baina oso garestia da”. Euskadin esan dezakegu badela mundu hobe bat, eta agian ez dela gurea bezain garestia.
 

Tira, zu lasai: maisu ez ezik, lagun handia duzu Iñaki Gabilondo!

Egunero ikusten dut haren homilía Cuatro-n eta jarraitzen du onena izaten. Ardoak legez, irabazi egiten du urteekin. Baina lagunei ez zaie lanik eskatzen, adiskidetasuna apurtu nahi ez baduzu.
 

Ez zara erretoriko eta arrunta –EITBko askoren antzera–, ezta erretoriko eta preziosista ere –PRISAko askoren antzera–. Zorionak!

Gaiztoa zara gero! Zer da “arrunta” EITBn eta zer “preziosista” PRISAn... Ez dago kate bakoitzari dagokion estilorik, bakoitzak bere baliabideak bilatzen ditu eta, oro har, motxila bete egiten zaigu “makulu” eta aurrez sortutako esamoldez.
 

Baina batzuen ustez bazara –aurreko galderan neu bezalaxe– apurtxo bat pelota...

Batzuek nahastu egiten dute pelota izatea edukatua izatearekin. Nik zera ikasi dut: galderarik arantzatsuena ere egiteko nahikoa zaizu bigarrena. Lehenengoarekin 2010eko uztailera arteko kontratua baino ez duzu lortzen.
 

Nola aurreikusten duzu Antonio Álvarez Solís-en eboluzio ideologikoa datozen hilabeteotan?

Ufa, hau da galderarik zailena, sorpresaz beteriko kutxa baita Antonio. Harritu nintzen Madrazoren ondoan ikustean, Gara-n idatzi zituen artikuluak irakurri ostean, baina bizitza luzea da. Zer moduz Gazteria Zuzendari gisa hurrengo gobernuan?
 

Zergatik hainbeste bidaia –Kolonbia, Venezuela, Jerusalem– hemengo irratsaio bat egiteko?

Zergatik jartzen duzu horrenbeste musika ingelesez Euskadi Irratian? Suposatzen dut kanpokoa interesgarria dela. “Hemen bezain ondo ez dela beste inon bizi” ondorioztatzeko, konparatu egin beharko da... Ez al zen horrela?
 

Sukaldari aparta omen zara. Euskal sukaldaritza berriaren gorakadarekin batera hasi al zen Inperio Sabinianoaren dekadentzia?

Ez. Sukaldaritza berria frankismoaren dekadentziarekin jaio zen eta nazionalismoaren bigarren agintaldiarekin izan du bultzadarik indartsuena. Horregatik gorrotatzen ditu horrenbeste Rosa Díezek gure “mosketero” sukaldariak?

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan