Astekaria

 Bertso berriak 

Urumeari jarriak

I Ezkurran sortu eta bidea badaki: Goizuetan barrena sartzen da aurki. Donostiraino doa, luzea izaki. Ibai edo errio zuek erabaki. Harrien tapaki ta zentralen jaki. Moztu ta ebaki mila adabaki. Aurten makina bat ur badaramaki.   II Urumea dijoa neurritik irtenda azken astetakoak nola zerrenda? Inguruko ur denak irentsi ta benga! Aldeginda hor dabil handi egin zen da. Bidea ta xenda garaje ta denda maite ditun prenda; guk nola defenda! Atea ireki gabe bera sartzen da.   III Karabelgo zubitik jarri naiz begira –ez dakizuenontzat hau Hernani da–. Errioa hor dator karga eta tira futbol zelaian sartu rugbykoan jira. Beste alderdira antzeko dizdira txikitik handira aldatu da di-da baratzeak arrozal bihurtu dira.   IV Urumea ibaiak baditu bi parte diferenteak nola hau eta Marte. Zikuñagaz goikoa jotzen det aparte baina behera ditu hamaika aldarte. Gure estandarte Donosti bitarte ia etxe tarte batean dakarte... Zuzen joaten da baina aspertu arte.   V Arkitekto, sailburu tekniko, apaizik arrastoan sartzeko ez da kapazik. Urak ez du ezagutzen regla ta konpasik, bide berririk edo milagro errazik. Ez dauka jolasik ez dauka arnasik ez du egin kasik ez dakien gauzik lehen kendutakoa eskatu baizik   Doinua: Zaldi zuriarena.

Unai Agirre

Unai Agirre


2174. alea
2009-03-01
alde 0    kontra 0


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia