Astekaria

 Txandan 

Marx

Aurrena Marx aipatu, eta gero, berehala, aipatuaren izena Groutxo dela zehaztea: horra hor posmodernoen ateraldirik ohikoenetako bat, hasieran akaso bere grazia puntua izan zezakeena. Bestea, Karl, apenas aipatzen duen inork, modaz pasa-pasa eginda omen baitago. Izan ere, burutik behar du batek kapitalismoak bere burua irentsiko duela iragartzeko, beste Marxek, Karlek, egin zuen bezala; gainera, Marxen ideietatik sortu zen komunismo sobietarra.   Gauzak horrela, beldur naiz Euskal Herriaren zati bakar bateko hiritar bakar batzuentzat bakarrik antolatu diren hauteskunde hauetan ez dugula Marxen bizarrik inon ikusiko. Bibote pintatua bai, hori sarri agertuko da, nahiz hautagai batzuei Groutxorena baino Harporen antz handiagoa hartzen diedan, hitz egiterakoan erakusten duten doitzeko eta zehazteko gaitasun harrigarriarengatik.   Postontzitik jasotzen ditudan panfletoetan suntsitzen ari dena konpontzeko kontuak datoz, inork ez du aipatzen suntsitzen ari denari suntsitzen laguntzeko planik. Ikusiak ikusita, neuk ere, Groutxok bezala, ez dut izan nahi lau urtez behin ni bezalako jendea onartzen duen ezein klubeko partaide.

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia


2174. alea
2009-03-01
alde 0    kontra 0
Joxerra Garzia


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia