Krisialdiari aurre egiteko ez dakite zer egin

Baleren Bakaikoa
Maddi Soroa
Bizi garen sistema ekonomikoa kontsumoaren hazkundearen gainean oinarrituta dago. Hartzen diren neurri ekonomikoen helburuak, edozein herrialdetan, kontsumoaren hazkundea izango du. Beraz, gure herrialdean ez bada kontsumitzen, atzerrian kontsumitzeko ekoiztuko da, baina politika honek bi norabide ditu.
 
Bestalde, merkatu orotan edozein herrialdek merkatuko zatiari, gutxienez, eutsi nahi dio, eta ahal bada handitu, eta horretarako emankortasuna hobetzeko lasterketa etengabean murgilduta egongo da. Eta oro har, ondorioa, ondasun eta zerbitzu ugariago aterako dira lantegietatik. Azken finean, sorgin gurpil zoro batean murgilduta dago planeta mugatu honen ekonomia.
 
Halaber, ekoizpen ahalmena handituz doa eta ondasun eta zerbitzu gehigarri horiek kontsumitzeko planeta hau osatzen dugun populazioa, beraz kontsumitzaile potentzialak, ugariagoak izan arren, ez da nahikoa ekoizpen hori guztia irensteko, are gutxiago krisi garaitan.
 
Zenbait daturi begirada bat ematea besterik ez dugu. Hor dago Espainiako Estatuko etxebizitzaren sektorea: 45 milioiko populazioa duen herrialde batean etxebizitza gehiago eraikitzen dira Alemania, Britainia Handia, Frantzia eta Italian baino, –horiek 270 milioi inguru dituzte–. Autogintzarekin ere horrelako zerbait gertatzen da: errepideak saturatuta daude, eta berriak etengabe egiten ari dira, ingurumena hondatzen, eta abar. Hala ere, autogileei eta erosleei diru laguntzak emateko prest daude gobernuak. Bi sektore hauen kasuetan gobernuaren eta finantza sistemaren politikak aipagarriak dira krisialdi honen errudunak azpimarratzerakoan. Izan ere, Espainiako Estatuko hazkunde paregabeak, agintarien ustetan Europako Batasunarekin konbergentziara generamatzanak, oinarri ustelak zituen eta orain guztiok ordaindu beharko ditugu ondorioak.
 
Gainera, ekoiztearen truke erdiesten den errentaren banaketa dago: denboraren poderioz, populazioaren gehiengoa, oro har langileria, diru sari murritzagoa eskuratzen ari da. Hori dela eta, betiko kontsumo mailari eusteko, maileguak eskatzera behartuta daude oporretara joateko, ezkontzeko, bataioetarako, autoa erosteko, eta abar. Mailegu bat bestearen atzetik. Eta soka honek ezin du betirako iraun eta azkenean puskatu egin zaigu.
 
Bestalde, negozioen kudeatzaileak daude. Eta estatistiken arabera, kapitalak eta bere kudeatzaileek eskuratzen duten errentaren zatia, etengabe ari da hazten eta kasu batzuetan, BBVAren presidenteak adibidez, urteko 20 milioi euro lotsagarrietara eta gehiagora ere heltzen da. Baina errenta erraldoi horien zati txiki bat besterik ez dute kontsumorako erabiltzen eta gainontzekoa espekulaziora edo paradisu fiskaletara zuzentzen da. Neoliberalen teorien arabera, errenta garaiko pertsonak gogorki zergapetzeak, inbertsio errealak urritzen omen ditu, nahiz gero, behin eta berriro gardenki demostratu den, dirudun hauek egiten dituzten inbertsioak espekulaziorako izaten direla, ez aktibo errealak eskuratzeko. Beraz, ekonomia errealari ekarpen eskasak egiten dizkiote.
 
Pertsona hauen diru-sarrerak zehatz-mehatz zergapetzen ez diren bitartean eta paradisu fiskalak desagerrarazi, oso gutxi aurreratuko dugu. Krisialdi honek, eredu kapitalista basatiak dituenez gain, erantzule zehatzak ditu eta pertsona hauei erantzukizunak eskatzen ez zaizkien bitartean, sistema ekonomikoak orain arteko hutsuneak eta kontraesanak izaten jarraituko du.
Aurreikusten den egoera gogorraren aurrean –horren lekuko Japoniako hazkunde negatibo erraldoia–, gobernu oro zer egin ez dakiela dabil. Horren adierazgarri: G-7ko agintariak. Krisialdi honi irteera zaila ikusten zaio eragile politiko, sindikal eta ekonomikoak ados jartzen ez diren bitartean, errenten bidezko banaketa eratzeko eta kontsumo mailak kontrolatzeko.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude