Hilaren 27an hasiko dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak

Jon Torner

Jon Torner


2009-03-01
Putzuak lehortzen

Narruzko Zezen elkarteak antolatutako Eibarko Antzerki Jardunaldiek 32. edizioa beteko dute aurten. Hilaren 27an hasiko dira, Unzaga plazan eta Toribio Etxeberria kalean egingo den giza-estatuen erakustaldiarekin. Orotara hogei antzezlan eskainiko dituzte Hezkuntza Esparruan eta Coliseo antzokian; horietatik bederatzi aurrenekoz izango dira ikusgai Euskal Herrian. Sei euskal taldek parte hartuko dute jardunaldiotan, eta horietatik lauk eskainiko dituzte euskarazko obrak: Deabru Beltzak konpainiak Nora zoaz txanogorritxu?, Agerre Teatroak Putzuak lehortzen, Porpolek Toda I. Iruñeko erregina eta Kukubiltxok Haritzaren azalera zehatza. Egitaraua Madrilgo Caricato konpainiaren Calígula obrak itxiko du apirilaren 4an.


Argia.com 2012