Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2173. alea
2009-02-22
alde 0    kontra 0

Joxean Arbelaitz Mitxelena kultur eragile errenteriarra hil zen pasa den astean. Ikastolen Federazioan lan handia egin zuen eta Donostiako Santo Tomas Lizeoan filosofia irakasle izan zen. Errenteriako kultur mugimendua eta euskara indartu nahian lanean aritu zen urte luzez. Donostiako Kultura zinegotzia izan zen 90eko hamarkadan, eta Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Sorkuntza eta Hedapen Saileko zuzendari kargua bete zuen lau urtez, 2001etik 2005era.

 

Olaf de Fleur Johannesson islandiarrak zuzendutako The Amazing Truth about Queen Raquela (Raquela erreginari buruzko egia harrigarria) filmak irabazi du Bilboko Zinegoak jaialdiko fikziozko film luze onenaren saria. Filipinetan jaiotako transexual baten bizitza du ardatz pelikula horrek. Bestetik, dokumentalik onenaren saria Gustav Hofer eta Luca Ragazzik zuzendutako Improvisamente, l'inverno scorso (Ezustean, iragan negua) filmak irabazi du.

 

 

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Luis de Pablo konpositorearen (Bilbo, 1930) Danzas secretas eta Frondoso misterio pieza garaikideak jaso ditu Luis de Pablo, 1930 izeneko CDan. Iazko apirilean grabatu zituen bi obrak, Arturo Tamayoren zuzendaritzapean.

 

Txalo Produkzioak konpainiak Ahuntza edo Nor da Silvia? antzezlana estreinatu zuen pasa den ostiralean Donostian. Edward Albee antzerkigile estatubatuarraren tragikomedia Carlos Zabalak ekarri du euskarara. Silvia izeneko ahuntzaz maiteminduko den arkitektoaren istorioa kontatzen du.

 

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia