Astekaria

 Bertso berriak 

Aiton ozpindua

I Behartsu jaio eta hazi dena gogor, dena gazi ta gozoa galarazi. Jaungoikoaren legea zela zutenez adierazi, hemen infernuan bizi ta zerua irabazi ziguten sinetsarazi.   II Lana hamalau ordutan gosez lautikan hirutan ordain eskasa dirutan. Gogoratzeak gazte denboran zenbat sufritua dudan... Odola jartzen zait sutan bai egon ere batzutan jaio izanaren damutan.   III Orain adinez igota, nire amets denen kontra soina dut pipiak jota. Diabetesa, kolesterola, tentsioa edo gota... Soinean hainbat gaitz mota ia ezin ditut konta. Ilusioen porrota.   IV Mila lan mota dastatu nahiz ta hezurrak puskatu horrek ez nindun sustatu. Txanpon batzuek aurreratzea nori ez zaio gustatu? Etorkizunaz kezkatu, aurreratzea kostatu ta orain ezin gozatu.   V Ni ere izan nintzen gaztea baina inoiz ez askea apaizen morroi tristea. Kostata lortu degun garaian apaiz kontuak ahaztea, oraingo buruhaustea medikua ta emaztea. Hau bizitza desastrea!   VI Esnatutzen naiz goizero hankak hotz, burua bero eta aspirina gero. Gizona bere adin batetik gora pasatu ezkero milagrorik ez espero. Ametsak mila genero baina azkenean zero.   Doinua: Ikusten duzu goizean.

Imanol Lazkano

Imanol Lazkano


2173. alea
2009-02-22
alde 0    kontra 0
Imanol Lazkano
(XDZ / A. Elosegi)


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia