Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Zure begiak babesteko

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2172. alea
2009-02-15
alde 0    kontra 0
Begia

Begietan eduki ohi ditugun arazo eta gaitz gehientsuenak urteroko azterketarekin eta ohitura osasungarriagoekin baztertu edo saihestu daitezke. Eta noski, baldintza bereziak daudenean –lanean, eguzkitan edo elurretan gaudela, esaterako–, begiak babestu egin behar dira, kasu bakoitzerako egokitutako betaurreko homologatuekin.

Begiak zaintzeko egin beharreko lehenengo gauza, eta guztietan garrantzitsuena, urteroko berrikuspena da. Horixe da begietako asalduak prebenitzeko modurik eraginkorrena. Zoritxarrez lau pertsonatik batek baino ez dio eusten zintzo-zintzo urteroko azterketa horri, eta askok medikuak agindutakoan baizik ez diete begiei kasu egiten.

Begietako berrikuspenak adin guztietan garrantzitsuak diren arren, inportantzia berezia hartzen dute 40 urtetik aurrera, batez ere hipermetropiaren lehen zantzuak –gertutik ikusteko zailtasunak– agertzen direnean. Izan ere, kasu horietan begiko hipertentsioa izateko arriskua gehitu egiten baita, eta muturreko kasuetan, baita glaukoma izatekoa ere. Glaukoma da itsutasun kausa nagusia, hain zuzen. Garrantzitsua da, era berean, begietako azterketak ume-umetatik hastea (2-3 urterekin), ondo ez ikusteak eskolako errendimenduari eragiten baitio.

Zer asaldu prebeni ditzakete aldizkako azterketek?

Hasi malko-jario edo begi-azkuratik, eta buruko min kroniko edo ikusmen-zorroztasunaren galeretaraino. Horrez gain, miopia handia duten pertsonek erretina askatzeko arriskuari ere aurre egin diezaiokete azterketei esker; erretina behar baino meheagoa eta ahulagoa izan ohi dute, eta medikua horretaz konturatu egingo da.

Arreta berezia eskatzen dute ordenagailu aurrean ordu luzez aritzen diren pertsonen begiek, kasu horietan begia ez baita oxigenatzen beharko lukeen bezala. Pertsona horiek hogei minuturo atseden txikia egin behar lukete, begiak maiz kliskatu behar lituzkete eta ez lirateke pantailara gehiegi hurbildu behar.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | paul | 2009-03-05 18:10:11

    jarri informazio gehiago eta obeto mesedes

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia