Astekaria

 Bero-beroan 

Langabezia eta xenofobia

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2172. alea
2009-02-15
alde 0    kontra 0

Egunean-egunean pilatzen ari garen datuek ederki erakusten dute krisi ekonomikoa inork uste eta aurreikusi zuena baino sakonagoa dela. Larriena zera da, bertako nahiz nazioarteko inolako erakunde ekonomiko, finantzario eta politikok, eta mundua aztertzen aritzen den inolako erakundek, ez dakiela noiz bukatuko den krisia. Tunelean goaz eta inork ez du argirik ikusten. Gure herri eta auzoetan ordea, zera ikusten dugu: erregulazio espedienteak egin dituzten, ordainketak izozten dituzten, nominak atzeratzen dituzten, ateak ixten dituzten enpresak. Ondorioz langabezia etengabe gora egiten ari da. Hegoaldean 146.469 lagun daude langabezian.

Erne ibili behar dugu Europan jada nabaritu den etorkinen kontrako xenofobiarekin. Ingalaterran greba xenofoboa egin dute eta litekeena da horrelako ekintzak Europan zabaltzea. Langile atzerritarren kontrako greba duela bi aste hasi zen Ingalaterrako petrolio findegi batean. Horiei babesa emanez, joan den astean, bi zentral nuklearretako 1.200 langilek 24 orduko geldialdia egin zuten findegiko langileekin. Hego Euskal Herrian 200.000 etorkin daude erroldatuta eta urteak dira aberastasuna eta gizarte segurantza mantentzen parte hartzen dutela. Langabeziak gora egin duela ikusita, langileek, sindikatuek eta administrazioek elkar hartu beharko lukete xenofobia egoerak saihesteko. Euskal Herrian bizi eta lan egiten duenari eskubide guztiak onartu behar dizkiogu. Eta lana egiteko eskubidea berea bezain gurea da.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia